Iduzki denean, zoin den eder itzala !
Maitia, mintzo zira, plazer duzun bezala :
Egiten duzula mila disimula, iñorant zirela ;
Erraiten duzula bertzeta’ik naizela, faltsuki mintzo zira.
Zazpi urtez beti jarraiki zait ondotik,
Erraiten zaundala, ez dut bertze maiterik :
Hitzer fidaturik, nago tronpaturik, gaixoa tristerik ;
ez dut e’iten lorik, ez jan edan onik, maitea zure gatik.
Oi ! Ene maitea, nik ere zure gatik,
pasatzen ditut nik, zonbeit sabeleko min :
ezkonduz zurekin, samur ait’amekin behar nindeite jin ;
ez dakit zer egin, ez eta nola jin nik neur’ etxekoekin.
Oi ! Ene maitea, nun duzu izpirituia ?
Fedearen jabe aita deraukazuia ?
Atxikazu fedea, maita bertutea, libra konzientzia ;
Munduko bizia labur da, maitea, ez zaitela kanbia !