Kantu Kutxa
  • Kantu guztiak
<< Ilargia Ikusi Mendizaleak >>
  • Ikusten Duzu Goizian

    Ikusten duzu goizean,
    argia hasten denean,
    menditto baten gainean :
    etxe ttipitto aintzin xuri bat
    lau haitz handiren artean,
    iturritto bat aldean,
    xakur xuri bat atean,
    han bizi naiz ni bakean.

    Nahiz ez den gaztelua,
    maite dut nik sorlekua,
    aiten aitek hautatua.
    Etxetik kanpo
    zait iruditzen
    nonbait naizela galdua ;
    nola han bainaiz sortua,
    han utziko dut mundua,
    galtzen ez badut zentzua.

    Etxean ditut nereak,
    akilo, haitzur, goldeak,
    Uztarri eta hedeak ;
    Iazko bihiez, ditut oraino,
    zoko guziak beteak ;
    Nola iragan urteak,
    emaiten badu bertzeak
    Ez gaitu hilen goseak.

    Landako hiru behiak,
    esnez hanpatu ditiak,
    ahatxe eta ergiak,
    bi idi handi kopeta zuri,
    bizkar beltz, adar handiak
    zikiro bildots guriak,
    ahuntzak eta ardiak,
    nereak dire guziak.

    Ez da munduan gizonik,
    erregerik ez printzerik,
    ni bezein urusa denik :
    badut andrea, badut semea,
    badut alaba ere nik
    osasun ona batetik,
    ontasun aski bertzetik,
    zer behar dut gehiago nik ?

    Etiketak Hartza
    • hitzak :  
    • doinua :  
    • inrterpret :  
    • egokitzapena :  
    • diska :  
    • urtea :  
    • entzun :  
    • ikus :  
Beste kantu bat
  • Gaiak
    • Kantu guziak (308)
    • Euskal Herria (10)
    • Kupela (9)
    • Aberria (8)
    • arnoa (8)
    • Olentzero (8)
    • Agur Xiberoa (8)
    • Euskara (7)
    • Itsasoa (7)
    • Eguberri (7)
    • Amodioa (5)
gai gehiago
  • Katalunia (2)
  • Umorea (2)
  • Haur kantak (2)
  • Kortsika (2)
  • Bakea (2)
  • bihotza (1)
  • Isasoa (1)
  • Askatasuna (1)
  • Italia (1)
  • Iraultza (1)
  • Oihana (1)
  • Mendia (1)
  • Mari Domingi (1)

-2022 Kantu Kutxa
Plan du site | Se connecter | Contact | RSS 2.0

SPIP