Kantu Kutxa
  • Kantu guztiak
<< Iñaki Illunpetako Gizon >>
  • Illun-Ikarak

    Illun-ikarak azken argia uxatu dizu urrutira,
    Zeru-sapaian izar bakanak itzak etzanei begira,
    Illun-txintako sorgin-usaiak espazioan dirdira (2)

    Mendi-hegitan argi oraitza eguzkiaren keinua,
    Baso beltzean hosto-firfira gauezkoen erreinua,
    Itsasondoko tamarindotan olatuen errainua.

    Itsas-txoriak txio-txioko harat-honat haizetan,
    Berde argien edertasuna more motelduz uretan,
    Txalupa geldi kulunkarien isladarekin hizketan

    Parke ixileko banku txuria ezpain beroen lankide,
    Antsi zaharrak zantzu berritan bihotz gordinen senide
    Tristura hegan paseatzen da arratsaren solaskide

    Gau-ezkilen oihartzen-hotsa irrixtatzen da kolokan,
    Zizarra mutu baten gisara maitearen soinekoan,
    Bakardadea sekretuekin korapiltzen den zokoan

    Itsas-aideak gesalez dakar murmuriozko solasa,
    Suspiriotan ezin jarioz pena lurrinduen hatsa,
    Haize-boladak txikordatzen du maiteminduen jolasa.

    Etiketak Hartza
    • hitzak :  
    • doinua :  
    • inrterpret :  
    • egokitzapena :  
    • diska :  
    • urtea :  
    • entzun :  
    • ikus :  
Beste kantu bat
  • Gaiak
    • Kantu guziak (308)
    • Euskal Herria (10)
    • Kupela (9)
    • Aberria (8)
    • arnoa (8)
    • Olentzero (8)
    • Agur Xiberoa (8)
    • Euskara (7)
    • Itsasoa (7)
    • Eguberri (7)
    • Amodioa (5)
gai gehiago
  • Katalunia (2)
  • Umorea (2)
  • Haur kantak (2)
  • Kortsika (2)
  • Bakea (2)
  • bihotza (1)
  • Isasoa (1)
  • Askatasuna (1)
  • Italia (1)
  • Iraultza (1)
  • Oihana (1)
  • Mendia (1)
  • Mari Domingi (1)

-2022 Kantu Kutxa
Plan du site | Se connecter | Contact | RSS 2.0

SPIP