Kantu Kutxa
  • Kantu guztiak
<< Ixil Ixilik Argitutzen Da Iturengo Arotza >>
  • Itzala

    (Andoni Egnaña benito Lertxundi )

    Epaile bat behin, konturatu zen
    Hiru urrats eman ahala
    Egun eta gau, gau eta egun
    Norbait segika zeukala.
    Epaile jauna nora zihoan
    Bera hara zihoala
    Pentsatu gabe agindu zuen :
    "Kartzelan sartu itzala !"

    Bere baitako sentituko zen,
    Epaitegiko marrazo
    Batzun aldetik ez zuen izan
    Ez kritika, ez arazo.
    Hedabideek, handi-mandiek,
    Hartu zuten gozo gozo
    Titulatuaz : " Delako itzala
    Arriskutsua zen oso ».

    Baina grazia handirik ere
    Ez zion egin askori
    Justizia ezak ipini zuen
    Kaleko giroa gori.
    Haur txiki batek kontatu zion
    "Begira epaile ongi...
    Mamu-mamitzen saiatu arren
    Zeure itzala zen hori ».

    Epaile jauna konturatu zen
    Bistan zuela uzkia...
    Haren dardara, ezinegona
    Eta kopeta bustia.
    Kartzelan sartu zituen biak :
    Ilargia, eguzkia...
    Egia esan zion haurtxoak
    Ta mugitzen zen guztia.

    • hitzak : Andoni Egnaña
    • doinua : benito Lertxundi
    Etiketak Hartza
    • hitzak :  Andoni Egnaña
    • doinua :  benito Lertxundi
    • inrterpret :  
    • egokitzapena :  
    • diska :  
    • urtea :  
    • entzun :  
    • ikus :  
Beste kantu bat
  • Gaiak
    • Kantu guziak (308)
    • Euskal Herria (10)
    • Kupela (9)
    • Aberria (8)
    • arnoa (8)
    • Olentzero (8)
    • Agur Xiberoa (8)
    • Euskara (7)
    • Itsasoa (7)
    • Eguberri (7)
    • Amodioa (5)
gai gehiago
  • Katalunia (2)
  • Umorea (2)
  • Haur kantak (2)
  • Kortsika (2)
  • Bakea (2)
  • bihotza (1)
  • Isasoa (1)
  • Askatasuna (1)
  • Italia (1)
  • Iraultza (1)
  • Oihana (1)
  • Mendia (1)
  • Mari Domingi (1)

-2022 Kantu Kutxa
Plan du site | Se connecter | Contact | RSS 2.0

SPIP