Kantu Kutxa
  • Kantu guztiak
<< Jakintsuna Izotz-Ondoko Eguzki >>
  • Jakintsuen Arabera

    Jakintsuen arabera,
    Nor berak du berea,
    Mundura sortu denean,
    Ekarri den zortea
    Jainkoak nahi bezala,
    Nik maite dut nerea,
    Nahiz ez den jenden ustez,
    Zorionez betea !

    Zaharren erran ederrez
    Nola bainaiz oroitzen,
    Trebes heldu diren gauzak,
    Nik zuzen ditut hartzen
    Aitak zautan irakatsi,
    Gizon zuhurra baitzen,
    Irriz hartuz, zorigaitza
    Zorion bilakatzen !
    Zoroak, ez duenaren,
    Beti du gutizia ;
    Atsekabean bizi da,
    Nahiz bertzen ongia.
    Zuhur gisa nik badakit,
    Labur dela bizia,
    Irriz nahi dut iragan,
    Ahal badut, guzia !

    Maite duen zikoitzari,
    Nik uzten dut urrea,
    Zilarrik ez dudanean,
    Aski baitut kobrea ;
    Nahiz izan aberatsek,
    Bizi-modu hobea,
    Ez dute nik baino lehen
    Akabatzen urtea.
    Mahainean lagunekin
    Naizenean jarria,
    Naizela zait iduritzen,
    Munduko nagusia ;
    Gizonik aberatsena
    Pobre bat da haundia,
    Guk bezala, berak ontzen
    Ez badaki bizia !...

    Etiketak Hartza
    • hitzak :  
    • doinua :  
    • inrterpret :  
    • egokitzapena :  
    • diska :  
    • urtea :  
    • entzun :  
    • ikus :  
Beste kantu bat
  • Gaiak
    • Kantu guziak (308)
    • Euskal Herria (10)
    • Kupela (9)
    • Aberria (8)
    • arnoa (8)
    • Olentzero (8)
    • Agur Xiberoa (8)
    • Euskara (7)
    • Itsasoa (7)
    • Eguberri (7)
    • Amodioa (5)
gai gehiago
  • Katalunia (2)
  • Umorea (2)
  • Haur kantak (2)
  • Kortsika (2)
  • Bakea (2)
  • bihotza (1)
  • Isasoa (1)
  • Askatasuna (1)
  • Italia (1)
  • Iraultza (1)
  • Oihana (1)
  • Mendia (1)
  • Mari Domingi (1)

-2023 Kantu Kutxa
Plan du site | Se connecter | Contact | RSS 2.0

SPIP