Maslow eta Historiaren zentzua

2007/05/25 - Azken Hitza - lejp

Maslow ezaguna da piramida eraikitzaile gisa. Psikologia mailan, harek zituen sailkatu gizakiaren beharren lehentasunak. Norberaren egoeraren arabera, ez dira beti behar berdinak senditzen, eta behar bat gainditua delarik beste bat agertzen da. Horrela, gizakiaren beharrak hierarkiatzen ahal dira (piramida batean bezala): lehenik behar fisiologikoak (jan, edan...), bigarrenik sekuritatea, hirugarrenik talde baten kide izatea, laugarrenik autoestima, eta azkenik auto-errealizasioa, obra baten edo engaiamenduaren bidez.

Piramida hunen azken bi punduek klarki indibidualismora eramaten dute, eta seguraski hori izanen da historioaren eboluzioko ondoko etapa: indibidualismoaren garaipena. Baina Maslow-ren irakurketan subtilitate bat azpimarratzekoa da: indibidualismoa taldekidetzaren ondotik ezartzen du. Pertsona indibidualisatu bat ­ bai - baina definitutako talde batentako pertsona indibidualisatu bat.

Baina gaur, zertan gira? Euskal Herriaren mugetarik kanpo gure arazoak aipatzean Historiaren zentzua kontra bagoazela ihardokitzen digute. Europaren eraikuntza, mundialisazioa, mugen ezabatzea... gure abertzaletasuna eta gure irakurketa kuadroaren ttipitasuna anakronikoak agertzen dira. Inposatzen ari zaigun Historian zentzuak taldekidetza ezabatu nahi du. Errepikatua zaigu Munduko herritarra izan behar dela. Baina mundua ez da talde bat. Zerbaitek ez duelarik mugarik ez da gehiago existitzen. Eboluzioak Maslow-ren hirugarren etaparen ukaziorat eramaten du : indibidualismo bat ez duena taldekidetza batek mugatzen.

Mugatua ez den indibidualismo bat, eta beraz elkartasuna, morala edo etika guttitzen dituzten pertsona batzu agertzen ari dira, haien gogoetak bat bateko beharretan mugatzen dituztenak. Ez dute besteei galdetzen ahal berek eskainiko ez dutena ; ez dute beste pertsonetan konfiantxa ezartzen ahal haien babesteko. Etika, morala eta elkartasuna ordezkatzeko Sistema azkar bat behar dute, lege deshumanisatu bat, zigorraren beldurrak konfiantxa ekarriko duen egoera bat., edo hobeto erranez, Sarkozy.

Azken Hitza