Biba Rioja, biba Naparra
Arkume onaren iztarra,
Hemen guztiok anaiak gera,
Ustu dezagun pitxarra.
Glu, glu, glu, glu ...
Gure sabela bete behar da
Ahal bada gauza onarekin
Dagon lekutik eragin bapo
Aupa mutillak gogoz ekin
Glu, glu, glu, glu ...
Ardo fiña ta jateko ona
Jartzen badute gaur ugari,
Gure barrenak berdindurikan
Jarriko dira guri, guri.
Glu, glu, glu, glu ...
Ez ikaratu dagon artean
Jan eta edan gaur gogotik,
Ustutzen bada ekarko degu
Berriro lengoko tokitik.
Glu, glu, glu, glu ...
Umoria da gauzik onena,
Naigabeak ditu aztutzen ;
Uju ta aja asi gaitean
Euskal doñuak kantatutzen.
Glu, glu, glu, glu ...
Gora Rioja, gora Nafarra