Alzateko Jaun, hor zaude nunbait, zure lurrera itzultzeko zai.
Gure izatearen testigu zuzena, makurtu gabeko zuhaitz lerdena
Desertuko haizeak legortu ez zuen lorea
Itsasoaren kolorea, hor zaude zu.
Hamasei salbe ta hamalau kredo erderaz entzuna gatik
Bazenekizun hori ez zela sekulan guretzat egin.
Urrezko dukat eta diruak ez dira engainu txarra,
Bazter batera apartatzeko lehengo sinismen zaharra.
Merkatarien aldamenera amildegian goitik behera
Oharkabean eroriko gera ;
Bainan guztiok jakin dezagun bidea nundik dijoan
Alzateko Jaun, hor zaude zu.
Bide batetik okertu gabe esan dezagun bertsua
Ixil ixilik kanta dezagun euskaldunen sekretua ;
Herri zahar baten oharpen haiek nora ditugun galduak
Zenbat itxura alda lezazken eguna hil zuen gauak.
Bidasoaren ezker eskubi udaberrian lore gorriak
Ixilikako ur izkutua ;
Mendetan zehar kantu leguna noizpait latinez lurperatua
Laister berpiztu behar duguna.
Hamasei ... (2 azken lerroak errepikatuz)
Larrun gainean sorginen dantzak nabaitzen ditut arratsaldean, lurrak badaki kontu hoien berri.
Eta hor dago ixil ixilik ; Alzateko Jaun hor zaude nunbait, Zure lurrera itzultzeko zai.