Kantu Kutxa
  • Kantu guztiak
<< Alleluia Ama (Oxobi) >>
  • Alzateko Jaun

    (Xabier Lete )

    Alzateko Jaun, hor zaude nunbait, zure lurrera itzultzeko zai.
    Gure izatearen testigu zuzena, makurtu gabeko zuhaitz lerdena
    Desertuko haizeak legortu ez zuen lorea
    Itsasoaren kolorea, hor zaude zu.

    Hamasei salbe ta hamalau kredo erderaz entzuna gatik
    Bazenekizun hori ez zela sekulan guretzat egin.
    Urrezko dukat eta diruak ez dira engainu txarra,
    Bazter batera apartatzeko lehengo sinismen zaharra.

    Merkatarien aldamenera amildegian goitik behera
    Oharkabean eroriko gera ;
    Bainan guztiok jakin dezagun bidea nundik dijoan
    Alzateko Jaun, hor zaude zu.

    Bide batetik okertu gabe esan dezagun bertsua
    Ixil ixilik kanta dezagun euskaldunen sekretua ;
    Herri zahar baten oharpen haiek nora ditugun galduak
    Zenbat itxura alda lezazken eguna hil zuen gauak.

    Bidasoaren ezker eskubi udaberrian lore gorriak
    Ixilikako ur izkutua ;
    Mendetan zehar kantu leguna noizpait latinez lurperatua
    Laister berpiztu behar duguna.

    Hamasei ... (2 azken lerroak errepikatuz)

    Larrun gainean sorginen dantzak nabaitzen ditut arratsaldean, lurrak badaki kontu hoien berri.
    Eta hor dago ixil ixilik ; Alzateko Jaun hor zaude nunbait, Zure lurrera itzultzeko zai.

    • hitzak : Xabier Lete
    ikus :
    Etiketak Hartza
    • hitzak :  Xabier Lete
    • doinua :  
    • inrterpret :  
    • egokitzapena :  
    • diska :  
    • urtea :  
    • entzun :  
    • ikus :  
Beste kantu bat
  • Gaiak
    • Kantu guziak (308)
    • Euskal Herria (10)
    • Kupela (9)
    • Aberria (8)
    • arnoa (8)
    • Olentzero (8)
    • Agur Xiberoa (8)
    • Euskara (7)
    • Itsasoa (7)
    • Eguberri (7)
    • Amodioa (5)
gai gehiago
  • Katalunia (2)
  • Umorea (2)
  • Haur kantak (2)
  • Kortsika (2)
  • Bakea (2)
  • bihotza (1)
  • Isasoa (1)
  • Askatasuna (1)
  • Italia (1)
  • Iraultza (1)
  • Oihana (1)
  • Mendia (1)
  • Mari Domingi (1)

-2023 Kantu Kutxa
Plan du site | Se connecter | Contact | RSS 2.0

SPIP