Kantu Kutxa
  • Kantu guztiak
<< Ai Zer Plazera Aita Semeak >>
  • Aingeru Bati

    Maite dut eta ezin erran aingeru bati maite dudala
    Zeru garbiak arratsean izarra maite duen bezala !
    Zer ! ez da bada zorigaitza ! Mintzatu nahi, ezin mintza ?
    Non nahi naizen gogoan dut gauaz, egunaz, aingeru hori ;
    Urrundik frango xede badut, bainan hurbildik ezin atrebi !
    Hurbildik ezin atrebi ! urbildu eta ez naiteke atrebi !

    Igande bat zen ikustean nik aingerua lehen aldikotz ;
    Haren itxura bihotzean geroztik hor dut eta betikotz !
    Meza zen hari aldarean... belauniko zen otoitzean...
    Gero behatuz zeruari agur ezti bat egorri zuen
    Aingeru bere lagunari... ordu beretik maitatu nuen !
    Orduan maitatu nuen ! ondikotz ! nik orduan maitatu nuen !

    Ez ! gehiago mundu huntan esperantzarik ez da neretzat !
    Hura hain gora ! ni herrestan ! Nola gaitezke gu elgarrentzat ?
    Lurra gizonen da lekua, aingeruena da zerua.
    Zertako zare zu zerutik lurrera jautsi, nere maitea !
    Eta zertako bihotzetik hola dautazu kendu bakea ?
    Zertako, nere maitea, kendu dautazu bihotzetik bakea ?

    Uri ondotik hosto-pian ikaran dago gaixo lantxurda :
    Haize gaxtoak ematean lohi beltzerat eror beldur da ;
    Maitea zutaz oroitzean beldur bera dut bihotzean ;
    Garbia zare, bai ! Behautzu (?) lohirat eror, zuk aingerua !
    Lurra utzirik beha zazu gutaz gorago nun den zerua.
    Behautzu, oi, aingerua ! Lurra utzirik, atxik azu zerua !

    Etiketak Hartza
    • hitzak :  
    • doinua :  
    • inrterpret :  
    • egokitzapena :  
    • diska :  
    • urtea :  
    • entzun :  
    • ikus :  
Beste kantu bat
  • Gaiak
    • Kantu guziak (308)
    • Euskal Herria (10)
    • Kupela (9)
    • Aberria (8)
    • arnoa (8)
    • Olentzero (8)
    • Agur Xiberoa (8)
    • Euskara (7)
    • Itsasoa (7)
    • Eguberri (7)
    • Amodioa (5)
gai gehiago
  • Katalunia (2)
  • Umorea (2)
  • Haur kantak (2)
  • Kortsika (2)
  • Bakea (2)
  • bihotza (1)
  • Isasoa (1)
  • Askatasuna (1)
  • Italia (1)
  • Iraultza (1)
  • Oihana (1)
  • Mendia (1)
  • Mari Domingi (1)

-2023 Kantu Kutxa
Plan du site | Se connecter | Contact | RSS 2.0

SPIP