Amnistiaren alde, zigortuen alde ;
gu ere, haiekin bat, zigorpean gaude,
ez dugu izaiterik aske haiek gabe,
haiekin askatuko baigara gu ere.
Amnistiaren dema garaipen eguna,
Lortzen ari garena lortuko duguna.
Amnistiaren demak bakea du izar
eta askatasuna oinarrizko indar ;
herri dena abian, hego eta ipar ;
gaur borroka dugu ta garaipena bihar.
Zaudete zihur haiek ez dute etsiko ;
ez ditugu guk ere horrela utziko,
denak noizpait etxean zutik eta tinko,
egon zihur lortuko dugula betiko.