Txarrenari onena atera diozu
zaurietan muxu ezerezean zu.
Minari aurpegia gezurrari egia
aurrera Altsasu !!
Ez bagenu izanen dugun bizi grina
ez bagenu arnasik, jaio ez bagina.
Ez bageunde kalean, azaldu ez balira
ez balitz borobila munduko lur bira.
Utziko bagenio bat izateari
ez geundeke sekula batera kantari.
Neguak ernaldu du haritzen herria
noiz loratu da horren oparo urria.
Txarrenari onena atera diozu
zaurietan muxu ezerezean zu.
Minari aurpegia gezurrari egia
aurrera Altsasu !!
Bazkaleku berriak behar du izuak
udaberriak erre nahi dituen suak.
Noiz arte luzatuko litzateke gaba
goizero ez bagenu zure besarkada.
Utziko bagenio bat izateari…