U, u, u, (...)
Azken dantza hau, maitea zurekin
Nahi zintuzket ereman nerekin.
bainan gaurko xedea, ezin daike betea
Badakit nik ere bihar dela joaitea !
Bego pena hau, itzuliren naiz
bai berriz Euskal Herrira.
Bego urte hau, etorriko naiz
betikotz zure ondora. U, u, u, u...
Azken dantza hau, ez da sekulako
Zin egina dut, zin egin betiko.
Hemen, gure lurrean, bizi behar dudala !
Hori ez bada, hilotz jar nadila !
Bego pena hau, itzuliren naiz
bai berriz Euskal Herrira.
Bego urte hau, etorriko naiz
betikotz zure ondora. U, u, u, u...