Kantu Kutxa
  • Kantu guztiak
<< Eñaut Bidegorri Ene Maitea, Xarmegarria >>
  • Ene Ama Zenari

    (Lertxundi / Xalbador )

    Ama, nola zure belaunetan
    Nindadukazun artean
    Utz nezazu zure bularrean
    Burua pausa dezadan ;
    Ene bihotzak zer sendi duen
    Nahi baiterautzut erran,
    Zure ezpain sakratuetarik
    Ikasi nuen mintzairan.

    Ene deia amodioaren
    Bidez zinuen entzun,
    Eta gero oinazen erdian
    Mundurat eman ninduzun ;
    Biziaren grazia lehenik,
    Gero hoinbertze maitasun,
    Berant jakin dut, ama maitea,
    Zendako eman dautazun
    Orroit naiz inozen bat bertzerik
    ez nintzaneko bizitzan
    Ama zer artak eta pilpirak
    nitaz zinituen izan
    Kartsurik miresten ninduzula
    zeru aingeruen gisan
    Ez aingeru bat nintzelakoan
    bainan zurea bainintzan

    Munduko amarik hoberena
    Jesusena ez izanik
    Ez du ekarri sekula hutsik
    egin ez duen gizonik
    Ez ni ere bainan ene hutsak
    ene gain hartzen ditut nik
    Aldiz ama zuri bihurtzen dut
    ni baitan bada deus onik (2)

    • hitzak : Lertxundi / Xalbador
    Etiketak Hartza
    • hitzak :  Lertxundi / Xalbador
    • doinua :  
    • inrterpret :  
    • egokitzapena :  
    • diska :  
    • urtea :  
    • entzun :  
    • ikus :  
Beste kantu bat
  • Gaiak
    • Kantu guziak (308)
    • Euskal Herria (10)
    • Kupela (9)
    • Aberria (8)
    • arnoa (8)
    • Olentzero (8)
    • Agur Xiberoa (8)
    • Euskara (7)
    • Itsasoa (7)
    • Eguberri (7)
    • Amodioa (5)
gai gehiago
  • Katalunia (2)
  • Umorea (2)
  • Haur kantak (2)
  • Kortsika (2)
  • Bakea (2)
  • bihotza (1)
  • Isasoa (1)
  • Askatasuna (1)
  • Italia (1)
  • Iraultza (1)
  • Oihana (1)
  • Mendia (1)
  • Mari Domingi (1)

-2022 Kantu Kutxa
Plan du site | Se connecter | Contact | RSS 2.0

SPIP