Kantu Kutxa
  • Kantu guztiak
<< Gazter Behatuz Gernikako Arbola >>
  • Gaztetasuna Eta Zahartasuna

    Ene izpirituan bazen zenbait pertsu,
    Oraino den guzia etzerait hustu
    Zertaz dutan solasa emazue kasu,
    Esplikatuko baitut ahal bezain justu :
    Zahar bezain prestu,
    Odola zaut hoztu,
    Bihotza ere laztu,
    Gorputza beraztu ;
    Oraino gazte banintz banuke gostu !

    Zahar gazten arteko hau da parabola :
    Zuzen esplikatzia hein bat gogor da
    Gaztea ez daiteke adin batez molda,
    Gorputza sendo eta azkar du odola :
    Zahar’ez da hola ;
    Iragan denbora
    Etortzen gogora,
    Et’ezin kontsola
    Nekez bihurtzen baita zahar arbola !
    Egunak badoazi egunen ondotik,
    Ez dir’elgar iduri joaiten hargatik :
    Atzo iguzkiaren distira zerutik,
    Egun hobela jalgi itsaso aldetik :
    Euria ondotik
    Hasi da gogotik
    Hedoien barnetik
    Hortakotz badakit
    Erituko naizela bustiz geroztik !

    Uda lehen arrosa neguan arrado ;
    Osto baino arantz aise gehiago :
    Oroz ohoratua primaderan dago,
    Izotza jinez geroz lorea akabo,
    Handik goiti gero
    Ez du gehiago
    Zeren ez den bero ;
    Hortaz segur nago
    Hori bezala gira zaharrak oro !
    Huna gaztetasuna zoin den loriosa :
    Horri konparatzen dut nere arrosa ;
    Usain gozo ezti bat, kolorez airosa,
    Bere arropa ere hainitz baliosa,
    Zahar odol hotza
    Nondik ez da lotsa ?
    Flako du bihotza,
    Baitaki bai ontsa
    Lur barnean duela laster gorputza !

    Aspaldi du naizela etorri mundura,
    Geroztik pasatu da hainitz denbora,
    Atsegin batendako frango arrangura,
    Miseria kantatuz bizi naiz ardura !
    Geroko mentura
    Nik banu segura,
    Egin nio hura
    Ainintzen gostura,
    Zaharren gaztetzeko baginu moda !
    Zahar bezenbat gazte badoa mundutik,
    Nahiz zaharragoak goazin hargatik ...
    Heriotzek’orena ez ahantz geroztik,
    Seguragorik ez da sortzeraz geroztik,
    Joaitean hemendik
    Gizonak etzakik
    Zer dagon ondotik,
    Bekatuen gatik,
    Barkatzen ez badaizku Jaunak zerutik !

    Etiketak Hartza
    • hitzak :  
    • doinua :  
    • inrterpret :  
    • egokitzapena :  
    • diska :  
    • urtea :  
    • entzun :  
    • ikus :  
Beste kantu bat
  • Gaiak
    • Kantu guziak (308)
    • Euskal Herria (10)
    • Kupela (9)
    • Aberria (8)
    • arnoa (8)
    • Olentzero (8)
    • Agur Xiberoa (8)
    • Euskara (7)
    • Itsasoa (7)
    • Eguberri (7)
    • Amodioa (5)
gai gehiago
  • Katalunia (2)
  • Umorea (2)
  • Haur kantak (2)
  • Kortsika (2)
  • Bakea (2)
  • bihotza (1)
  • Isasoa (1)
  • Askatasuna (1)
  • Italia (1)
  • Iraultza (1)
  • Oihana (1)
  • Mendia (1)
  • Mari Domingi (1)

-2022 Kantu Kutxa
Plan du site | Se connecter | Contact | RSS 2.0

SPIP