Gu gira Euskadiko gazteri berria,
Euskadi bakarra da gure aberria (bis).
Aita, zer egin duzu eskuara maitea ?
Erderan hazi duzu oi zure semea.
Ontasun ederrena aita batek galtzea,
Bihotzean sartua dugu ahalgea.
Kaskoin edo maketo ez dugu etsaia,
Baina eskual semea da gure anaia.
Hemen dela España, han dela Frantzia,
Mugaren bi aldeetan da Euskal-Herria.
Jaungoikoak emana hor dugu herria,
Bere semeak hiltzera zer gatik utzia...
Bat egin behar dugu Euskadi guzia,
Bildu gaiten, anaiak, gure da bizia
Gaztedi berria