Ispilu aurrean zalantzak sortzen dira maiz
Konpaini txakurra, hiena asekaitz zer naiz ?
barne oihartzuna eta erantzuna
beti izan nahi niake harri.
_
Sinisten al dugu zeru eta edenetan
Bilaka, pilaka, ari gara bertan zertan ?
Agurrik ez horri matrail biak harri
hiena asekaitzaren irri.
_
Lau beso norgehiagoka ur gaineko errotan
ardatz bererik sortuak baina beti borrokan
Ni banauk eta hi ez haiz kokotz gora erronkan
Lehen borobilean geunden baina orain lerrotan.
_
Lurrerantz malkorik ezin da jautsi inola
ilargi etzana bihurtuz gondola nola ?
Laguna berrori ez denari irri
bedatsean hostotu den orri.
_
Brankatik lehorra nork ez ote du begiz jo ?
Batzuntzat deus gutxi, besteentzat premizko noizko ?
Batzu bereziki ametsei ausiki
baina utopiaz oso urri.
_
Argizai batzutan, baina duda-mudan harri
Oparo laguntzan, xahuketan urri berri !
Bedatseko orri bi matrailak irri
inoiz izango al gara herri.
<< Herribera
Hemeretzi Mende Ta >>
-
Herri
- hitzak :
- doinua :
- inrterpret :
- egokitzapena :
- diska :
- urtea :
- entzun :
- ikus :