Iturengo arotza Erramun Joakin,
hasarre omen zaude zeren dugun jakin.
Santurik ez laiteeke fidatu zurekin :
San Kristobal urtuta joareak egin
Arotzak erran dio bere andreari :
“Urtu behar dinagu, ekarran Santu hori
Gizona zertat zoaz ? Bekatu da hori !
Etzionagu erranen sekulan nihori”
Iturengo garaile, Ramuntxo Joakin,
Hasarre omen zara zeren dudan Jakin.
Kofesa zaite ongi erretorakin :
Ez dute zer fidatu Santuek zurekin.
Arotzak erran dio bere andreari :
Begira zaion ongi joare multzoari
soinuan bilatu ta denak zeuden ongi,
salatu ez bagindu koinatak, ai ! Mari
Kobrezko Santurikan iñon bazarete,
Egoten al zarete hemendik aparte.
Baldin arotz horiek jakiten badute,
Joareen egiteko urtuko zaituzte.