Kantu Kutxa
  • Kantu guztiak
<< Adios Maitia Agur Iziarko >>
  • Agur eta ohore eskual herriari

    Zazpi Eskual herriek bat egin dezagun
    Guziak beti, beti, gauden gu Eskualdun. Bis

    Agur eta ohore Eskual-herriari :
    Lapurdi, Basa-Nabar, Zibero gainari
    Bizkai, Nabar, Gipuzko eta Alabari,
    Zazpiak bat besarka lot bitez elgarri.

    Haritz eder bat bada gure mendietan
    Zazpi adarrez dena zabaltzen airetan.
    Frantzian, Espainian, bi alderdietan :
    Hemen hiru ta han lau, bat da zazpietan.

    Ekalde-lberian noiz ote sortua ?
    Lau mila urte huntan hunat aldatua
    Hain handi eta azkar lehen izatua,
    Orai gure haritza zein den murriztua !

    Gure haritz hau, azken mende hautaraino,
    zaharturik ere zen eder bezain sano.
    bere lur hoin garbian oso zagoeno
    ainetik zoakona behar zen arrano.

    Hi haiz, Eskual-Herria, haritz hori bera,
    arrotza nausiturik moztua sobera.
    Oi ! Gure arbasoak, ez otoi, ez beira
    zein goratik garen gu jautsiak behera.

    Gureak ziren lehen bazter hauk guziak,
    arbasoek utziak, hek irabaziak.
    Guri esker Frantziak eta Espainiak
    daduzkate dituzten eremu handiak.

    Mairu beltza zelarik Espainian nausi,
    Nabasen Eskualdunak egin zion jauzi.
    Hark ekarri gateak han gintuen hautsi
    eta hilez bertzeak igorri ihesi.

    Orduan gure alde oihuz zauden oro :
    "Bere lurretan nausi Eskualduna bego,
    Frantziak, Espainiak, bai orai, bai gero
    deus kendu gabe dute gerizatu gogo."

    Gureez gure lehen hain libro ginenak
    ezin ahantziz gaude orduko zuzenak.
    Zer ametsak ditugun ! Zer oroitzapenak !
    Jaungoikoak bakarrik badakizka denak.

    Ez bahaiz Eskualduna, lehen bezein handi,
    apaldu gabe xutik bederen egoadi,
    odolez eta fedez beti berdin garbi,
    beti tink atxikia hire eskuarari.

    Zuri gaude otoitzez, jaungoiko maitea,
    lagun zazu zerutik Eskualdun jendea
    begira dezan beti lehengo fedea,
    zor zaizkon zuzenekin, ardiets bakea.

    Etiketak Hartza
    • hitzak :  
    • doinua :  
    • inrterpret :  
    • egokitzapena :  
    • diska :  
    • urtea :  
    • entzun :  
    • ikus :  
Beste kantu bat
  • Gaiak
    • Kantu guziak (308)
    • Euskal Herria (10)
    • Kupela (9)
    • Aberria (8)
    • arnoa (8)
    • Olentzero (8)
    • Agur Xiberoa (8)
    • Euskara (7)
    • Itsasoa (7)
    • Eguberri (7)
    • Amodioa (5)
gai gehiago
  • Katalunia (2)
  • Umorea (2)
  • Haur kantak (2)
  • Kortsika (2)
  • Bakea (2)
  • bihotza (1)
  • Isasoa (1)
  • Askatasuna (1)
  • Italia (1)
  • Iraultza (1)
  • Oihana (1)
  • Mendia (1)
  • Mari Domingi (1)

-2023 Kantu Kutxa
Plan du site | Se connecter | Contact | RSS 2.0

SPIP