Kantu Kutxa
  • Kantu guztiak
<< Bexamela eta pasetla Balearen bertsoak >>
  • Bereterretxeren kanthoria

    Haltzak eztü bihotzik
    ez gaztanberak hezürrik :
    enian uste erraiten ziela
    aitunen semek gezürrik.

    Bereterretxek oheti
    neskatuari eztiki ;
    "Abil eta so egin zan
    gizonik denez ageri".

    Neskatuak berhala,
    ikhusi zian bezala :
    hirur dozena bazabiltzala
    bortha batetik bestera.

    Jaun kuntiak berhala,
    traidore batek bezala :
    "Beretxerretx, aigü borthala :
    Utzüliren hiz berhala".

    "Ama, indazüt athorra,
    mentüraz sekülakua !
    Bizi denak orhit ükhenen dü
    Bazko-gaiherdi-ondua".

    Marisantzen lasterra
    jaun kuntiaren borthala !
    "Ai !, ei !, eta, jauna,
    nun düzüe ene seme galanta ?".

    "Hik bahiena semerik
    Bereterretxez besterik ?
    Ezpeldoi altian dün hilik ;
    abil, eraikan bizirik" .

    Ezpeldoiko alhaba,
    Margarita deitzen dena ;
    Bereterretxen odoletik
    ahürkaz biltzen ari da.

    Ezpeldoiko bukhata,
    ala bukhata ederra !
    Bereterretxen athorretarik
    hirur dozena ümen da.

    • Agur Xiberoa
    Etiketak Hartza
    • hitzak :  
    • doinua :  
    • inrterpret :  
    • egokitzapena :  
    • diska :  
    • urtea :  
    • entzun :  
    • ikus :  
Beste kantu bat
  • Gaiak
    • Kantu guziak (308)
    • Euskal Herria (10)
    • Kupela (9)
    • Aberria (8)
    • arnoa (8)
    • Olentzero (8)
    • Agur Xiberoa (8)
    • Euskara (7)
    • Itsasoa (7)
    • Eguberri (7)
    • Amodioa (5)
gai gehiago
  • Katalunia (2)
  • Umorea (2)
  • Haur kantak (2)
  • Kortsika (2)
  • Bakea (2)
  • bihotza (1)
  • Isasoa (1)
  • Askatasuna (1)
  • Italia (1)
  • Iraultza (1)
  • Oihana (1)
  • Mendia (1)
  • Mari Domingi (1)

-2022 Kantu Kutxa
Plan du site | Se connecter | Contact | RSS 2.0

SPIP