Kantu Kutxa
  • Kantu guztiak
<< Boga, Boga Bortian Ahüzki >>
  • Boneta Eta Txapela.

    Iragan egün batez egin dügü irri ;
    Hortaz nahi deiziet eman zerbait berri :
    Parisetik jin zaikü bidajez Phetiri,
    Urthe bakotx fortüna eginik üdüri.

    - Agur, eta zertan hiz, Phetiri gaizua ?
    Ene haur-denborako khantüko aizua
    Iragan dük ordünko denbora gozua,
    Eta hi aberastü, ezpehiz zozua !

    - Parisetik horra nük zien ikhustera,
    Han untsa bizi gütük, adixkide Pierra,
    Hiaurrek ikhusten dük egin diat afera,
    Txapela ezarri diat bürütik behera.

    - Txapela badük bena arhin barnekua :
    Nun ützi dük boneta Uxkal-herrikua ?
    Txapel horrek eztereik edertzen kaskua :
    Basta ederra gatik, asto dük astua.

    - Eztiat ez axolik laiduen batere !
    Han ezagützen diat hanixko andere
    Itxürari so-ginez aberats bai ere
    Ezkuntüren ahal nük, ez erran deus ere.

    - Arren, badük ideia hola ezkuntzeko ?
    Lagün franko badükek hortan segitzeko.
    Ofizio bat balitz Parisen hartzeko,
    Aberats izan gabe, auher bizitzeko

    - Ez nük ez hi bezala lanian akhitzen ;
    Lan anplexagorik dük hirian agitzen.
    Ene alde hasi nük Parisen bizitzen :
    Arrüaren xokhuan oskien argitzen...

    - Ofizio ederra oski-argizale :
    Har ezak emaztia ziraje-saltzaie.
    Haurrak jinen zaitzie gose-bazkazale :
    Utziren dük Parise ahal bezaiñ zalhe.

    Ni ja nahi nük egon buneta kaskuan,
    Ene sor-lekhü maite Uxkal-herrikuan.
    Ihurk e jakin-gabe zer düdan goguan,
    Kobla zunbaiten huntzen süthondo-xokuan.

    • Agur Xiberoa
    Etiketak Hartza
    • hitzak :  
    • doinua :  
    • inrterpret :  
    • egokitzapena :  
    • diska :  
    • urtea :  
    • entzun :  
    • ikus :  
Beste kantu bat
  • Gaiak
    • Kantu guziak (308)
    • Euskal Herria (10)
    • Kupela (9)
    • Aberria (8)
    • arnoa (8)
    • Olentzero (8)
    • Agur Xiberoa (8)
    • Euskara (7)
    • Itsasoa (7)
    • Eguberri (7)
    • Amodioa (5)
gai gehiago
  • Katalunia (2)
  • Umorea (2)
  • Haur kantak (2)
  • Kortsika (2)
  • Bakea (2)
  • bihotza (1)
  • Isasoa (1)
  • Askatasuna (1)
  • Italia (1)
  • Iraultza (1)
  • Oihana (1)
  • Mendia (1)
  • Mari Domingi (1)

-2022 Kantu Kutxa
Plan du site | Se connecter | Contact | RSS 2.0

SPIP