Kantu Kutxa
  • Kantu guztiak
<< Ezekelien profezia Ez da posible >>
  • Ez dut bilatzen

    (Peio eta Pantxoa )

    Ez dut bilatzen aberatsen bidetarik ibiltzea !
    Ez dut bilatzen haundiekin nik jokoetan hartzea !
    Jende gehienak bezala sortua Ait´amen lurrari lotua !
    Behardunekin bizitzea : hori da neure hautua !
    Jende gehienak bezala sortua Ait´amen lurrari lotua !
    Behardunekin bizitzea : hori da neure hautua !

    Jende oro dira behardun
    ukanik ere ontasun...
    Baina aberats guti jartzen
    jende xelebre lagun !
    Aberatsen eskua urrun heltzen,
    Zer nahi nun nahi tinkatzen...
    Gure herriaren geroaz
    dute tratu merk egiten !

    Otsoak bordan otsoekin,
    gaixo bildotsak hoiekin !
    Bainan bordazainak nun dira ?
    Ager ditela argira !
    Euskal Herria euskaldunendako :
    berek erran behar hau nolako !
    gaurko gidariek baitute
    hori onartu beharko !

    • interp : Peio eta Pantxoa
    Etiketak Hartza
    • hitzak :  
    • doinua :  
    • inrterpret :  
    • egokitzapena :  
    • diska :  
    • urtea :  
    • entzun :  
    • ikus :  
Beste kantu bat
  • Gaiak
    • Kantu guziak (308)
    • Euskal Herria (10)
    • Kupela (9)
    • Aberria (8)
    • arnoa (8)
    • Olentzero (8)
    • Agur Xiberoa (8)
    • Euskara (7)
    • Itsasoa (7)
    • Eguberri (7)
    • Amodioa (5)
gai gehiago
  • Katalunia (2)
  • Umorea (2)
  • Haur kantak (2)
  • Kortsika (2)
  • Bakea (2)
  • bihotza (1)
  • Isasoa (1)
  • Askatasuna (1)
  • Italia (1)
  • Iraultza (1)
  • Oihana (1)
  • Mendia (1)
  • Mari Domingi (1)

-2023 Kantu Kutxa
Plan du site | Se connecter | Contact | RSS 2.0

SPIP