Ez dut bilatzen aberatsen bidetarik ibiltzea !
Ez dut bilatzen haundiekin nik jokoetan hartzea !
Jende gehienak bezala sortua Ait´amen lurrari lotua !
Behardunekin bizitzea : hori da neure hautua !
Jende gehienak bezala sortua Ait´amen lurrari lotua !
Behardunekin bizitzea : hori da neure hautua !
Jende oro dira behardun
ukanik ere ontasun...
Baina aberats guti jartzen
jende xelebre lagun !
Aberatsen eskua urrun heltzen,
Zer nahi nun nahi tinkatzen...
Gure herriaren geroaz
dute tratu merk egiten !
Otsoak bordan otsoekin,
gaixo bildotsak hoiekin !
Bainan bordazainak nun dira ?
Ager ditela argira !
Euskal Herria euskaldunendako :
berek erran behar hau nolako !
gaurko gidariek baitute
hori onartu beharko !