Babel dorrea

Diska - Izate

Kultur bakarreko egun horietan
Uniformitate zabaldu hunen gain
Atera dezagun guztion artean
Ainiztasunaren garaipena orain !

Babel dorrea erori zenean
Desberdintasuna botaia zen izan
Sekulan nehorrek ulertu gabean
Errua ez zela diferentzietan

Mila kultureko gizarte batean
Begirune osoz onartzen denean
Desberdintasuna badela munduan
Ulertzen da nor den duguna parean

Hizkuntzen laguntza behar da batzutan
Harri bat mugitu nahi dugunean
Tira behar denez eta zein sentsutan
Baina ez bestea ezagutzekotan

Gure ingurua definitzekotan
Mintzatzen bagira hitza berdinetan
Nolaz erakutsi nolaz eta zertan
Ez giren sortua modelo berean ?