Ze Ordutan

Diska - Izate

Gelditu gabe zain,
Iratzarri orai,
Geroa gure gain,
Ametsak bizigai.

Haika ! Zuen zurrunkek aspertzen naute !
Lotan ! Baina noiz mugituko zirezte ?
Haika ! Iratzarri zirezteno gazte !
Lotan ! Ordua dela duzue uste ?
Esna ! Gauza bakotxa bere orduan !
Gero ! Parte har dezazuen guduan !
Esna ! Utzi gabe besten konduan !
Gero ! Ametsak bizitzeko munduan !
Jeiki ! Badugulako zuen beharra !
Orai ! Erakuts ezazue zuen herra !
Jeiki ! Entzuna duzue deiadarra !
Orai ! Behar baitugu zuen indarra !