Infernuaren irudietan

Diska - Izate

Omen errugabeak
Infernuaren irudietan
Sua baizik
Ikusten duela

Errugabe onak
Nola jakinen du
Errudunak, beltzak
Zer duen asmatu ?

Errudun gaixoak
Nola ahantziko du
Xuriak, garbiak
Duena ukatu ?

Omen errugabeak
Infernuaren irudietan
Sua baizik
Ikusten duela

Ikusi nuena
Irudi hoietan
Betiko dutena
Irudimenean

Hertzain bat etzana
Bala bat buruan
Heriotz usaina

Omen errugabeak
Infernuaren irudietan
Sua baizik
Ikusten duela

Ama bat negarrez
Semea kartzelan
Urtez eta urtez
Bakarrik bere gelan

Torturaren bidez
Aitorrak hortzetan
Ideien omenez
Negarrak denetan

Omen errugabeak
Infernuaren irudietan
Sua baizik
Ikusten duela

Pasa ditut hemen
Gau ta egun asko
Irudi horien
Gogoa hiltzeko

Baina ez naiz hilen
Ez desagertuko
Ez badut egiten
Zerbeit barkatzeko